Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Aukeran Dantza Konpainia, Janus Lester eta Oxabi nabarmendu doguz, eta Aukeran Dantza Konpainiako Maier Muruamendiaraz alkarrizketatzeko aukera izan dogu.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Bengoren kontzertua Bilborocken; Semaforoa antzezlana Igorreko Lasarte aretoan; eta Txalaparta dantza emonaldia Leioako kultur etxean.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Janus Lesterren kontzertua Bermeoko Kafe Antzokian, Oxabi Derioko Udazkena Martxan ekimenaren barruan, eta Aukeran Dantza Konpainia Erandion.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek izango dira Bizkaian: Mute…eta hegan! antzezlana Getxoko Muxikebarrin, eta Altxor kutxaren bila Berango Antzokian.
