Tratamendu onkologioetarako oso erabilgarria da emoten dan plasma

Gorputzean eragin gitxiago dauko ohiko odol transfusino batek baino

Plasmaferesia, odola emoteko beste era bat

Odola emoteko autobusa Gernikan / Odolkideak Elkartea

Amagoia Larruzea Gernikako odol emoleen alkarteko kideagaz 2024ko emoteen datuak aztertu doguz. 1000tik gora emote izan ebezen igaz Gernikan eta 100 emole barri be izan ziran. Urteetan dabilz antzeko kopuruetan. Gernikara, autobusa, hileko lehen bi astelehenetan joaten da, goiz eta arratsaldez. Gero, fabrika batzuetan eta hezkuntza zentro batzuetan be egiten dira odola emoteko saioak.

Plasmafaresia

Baina, azkenaldian plasma emoleak lortzeko kanpaina sustatu dabilz odol emoleen alkartetik.

“Odola emoteko beste era bat” dala argitu deusku Amagoia Larruzeak: “Odol osoa da normalean emoten doguna. Honek gorputzean eragin gitxiau dauko. Odola zirkuitotik pasetan da eta beharrezko elementuak bakarrik hartzen dira”.

Galdakaon, Urdulizen, Bilbon, Basaurin eta Durangon dagoz horretarako unidadeak gaur egun eta aurretik hitzordua hartuta joan leike plasma emoten. Gernikaldean holango beste puntu bat jarteko ia zer aukera dagoan aztertzen dabilz alkartean.

Batez be, Onkologiarako primerakoa dala esan deusku Larruzeak. Tratamendu onkologikoetarako bideratzen diran plasmatik jasotakoak.

Donantesdesangre.eus webgunean batuta daukien informazino zehatza kontsultatzeko aholkua emon deusku alkarrizketaren amaieran Amagoia Larruzeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00