Eider Mendiburu: "Ozeano Bareko Zabor Orban Handia, zaborraz sortutako ugartea, Frantziaren azaleraren hirukoitza da"

Erabilten doguzan plastiko eta deribaduak kalte itzela egiten deutsie geure inguruneari

Plastikoaren kutsaduraren bidaia eta ondo birziklatzearen garrantzia

Urte osoan zehar baina orain udan gehiago igertzen dogu. Geure egunerokoan erabiltzen doguzan plastikoak badakigu ez dirala birziklatzen. Baina orduan non amaitzen dabe?

Imaginetan dozu natural ez dan material bategaz, sortutako ugarte edo irla bat? Ez petroleo atarateko estazinoa edota eraiki dan ugarte artifiziala. Geure zaborraz sortutako ugarte bat eta ez edozein zabor mota. Birziklatzeko, behar bada gatxena dan materialagaz sortutakoa, horregaitik arazoa, plastikozko ugarte bat da. Ozeano Bareko Zabor Orban Handia (Great Pacific Garbage Patch) deitzen deutsie ugarteari eta bertan bizitza edo antzeko zeozer sortu da.

Erabilten doguzan plastiko eta deribaduak kalte itzela egiten deutsie geure lehorreko inguruneari eta batez be itsasoan bizi dan fauna eta florari. Hondakin guzti horren ezaugarriak eta konpontzeko egin leikeena jakiteko Eider Mendiburu, Material Barriztagarrien Ingenieritzan Doctoreagaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00