
Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Farmazia tartean Nature aldizkari ospetsuan argitaratu dan ikerketa baten ganean. Artikuluaren arabera, plastikoen hondakinak erabilgarriak izan daitekez medikamentuak sintetizatzeko.
Aitatutako ikerketan, Escherichia coli bakterioari botilak fabrikatzeko erabilten dan plastikotik eratorritako substantzia bat emon jako. Gertatutako erreakzinoaren ondorioz, parazetamolaren aitzindari bat sintetizatzea lortu da. Orain arte laborategietan bakarrik jazo izan da lorpena, baina orain demostratu da bakterio batek be egin ahal dauala.