Politeknika Txorierri, Sarenet eta Gaia, beste nazinoarteko kide batzuekin lankidetzan, industria sektorean digitalizazinoa errazteko prestakuntza garatzen hasi dira, interesdun guztientzako eskuragarri dagoena.
Prestakuntza honek teknologia digitalak, sentsoreak, big data, machine learning, industriako zibersegurtasuna eta zeharkako konpetentziak bezalako gaiak jorratzen ditu.
Urriaren 5ean, DTAM (Digital Transformation In Advanced Manufacturing) nazinoarteko proiektuaren azken konferentzia egin da Politeknika Txorierrin. Proiektu horrek Espainia, Herbehereak, Italia, Grezia eta Bulgariako 10 erakunde biltzen ditu. Erakunde horrek ikuspegi komuna daben hainbat sektore desberdinen ispilu dira: eraldaketa digitala guztiontzat.
Proiektuaren azken helburua da industria-sektorearen digitalizazinoa hobetzeko prestakuntza emotea. Prestakuntza bereziki ETEei eta ikastetxeei zuzenduta dago, digitalizazinoan espezializatutako profil teknikoaren eskaerari erantzuteko. Horren arrazoia, bereziki, ETEek beren langileak arlo horretan prestatzeko baliabiderik ez izatea da.
Ikastaroak 6 prestakuntza-modulu ditu, eta modu independentean egin leirteke, GAIAk garatutako gaitasunak auto-ebaluatzeko online tresnan lortutako emaitzen arabera. Teknologia digitalak, sensorika, big data, machine learning, zibersegurtasun industriala eta zeharkako gaitasunak bezalako gaiak jorratzen dira. Jokin Goioaga Politeknika Txorierriko irakaslea zan da Lau Haizetara saioan.