Joana Jauregizar Euskal Herriko Unibertsitateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko Psikologea izan dogu gaur solaskide Lau Haizetara saioan . Gaur egun pil pilean dagoen gaia jorratu deusku: pornografia eskuragarri izateak sortzen dauazan arazoak. Gaur egun gazteak mobiletan eskuragarri daukie pornografia eta ikusten daben pornografia bortitza eta guzurrezkoa da, indarkeriaz betetakoa. Ondorioak negargarriak dira, alde batetik kontsumoa gehitzen da eta kontsumo hori adikzino bihurtzen da. Bestalde bikoteagaz harreman bat hasterako orduan ikusitakoa imitatu nahi izateak arazoa areagotzen dau. 10 urtegaz gazte bat mobilaren bidez pornografia mota hau ikusten hasten da.
Urtenbide bakarra hezkuntza egoki bat da , hezkuntza horrek etxean hasi behar eta eskolan be garatu behar dan kontua da. Baina guzti honegaz amaitzeko sexualitateari buruzko hezkuntza on bat behar da.