"Txakolin mahastien tradizinoa Portugaleten 1459etik dator" esan dau Aitor Etxebarriak

Bizkaiko Txakolinaren jaia ospatuko dabe Portugaleten asteburuan

Portugaleteko txakolina berreskuratzeko landaketak hasi dabez

Portugaleteko Alde Zaharrean mahastiak landatzen dabilzan zonaldea / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Txakolin Fest hitzorduaren baitan Portugaleten bihar eta etzi mahastizaintza eta ardogintza-tradizinoa berreskuratzeko jaia egingo dabe. Sortu barri dan Portugaleteko Mahastizainak Txakolinaren Kultur Alkarteak orain bi urte banatutako 170 adaskak batu eta landatuko  dauz. Aitor Etxebarria Mahastizainak alkarteko kidea euki dogu Goizeko Izarretan saioan.

Mahastizainak alkartearen helburua txakolinaren inguruko tradizinoa berreskuratzea da. “Orain dala bi urte mahasti txiki bat landatu zan sinbolikoki. Konturatu ginan toki horrekiko ardurea bertan behera geratu zala eta guri mahats hori batzea otu eta 2023ko irailean lehen mahats bilketea egin gendun” azaldu dau Aitor Etxebarriak.  Sortutako mahasti hori mantendu eta handitu gura dabe orain.

Bihar eta etzi Bizkaiko Txakolin Fest jaian Bizkaiko upategi desbardinetako txakolinak dastatu ahalko dira Portugaleten. Modu berean La Canilla pasealekuko eszenatokian Janus Lester eta Xabi Aburruzagaren musika kontzertuak eskainiko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00