Portugaleteko bi eskola publikoen fusinoa

Portugaleko bi eskolen fusinoaren ostean Zubeldia izena mantenduko da

Portugaleteko Zubeldia eta Virgen de la Guía eskolen fusinoa

Maestro Zubeldia eskola publikoa / EHIGE

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako ezarpenaren ondorioz Portugaleteko Zubeldia eta Virgen de la Guía eskola publikoak fusionatuko dira. Virgen de la Guía eskolako matrikulazinoak asko jeitsi dira azken urteetan eta Eusko Jaurlaritzak agindu deutsa datorren urterako matrikulazino barririk ez onartzea. Eskola zarratu beharrean, Zubeldia eskolagaz fusionatzea erabagi dabe. Azkenengo eskola honen izena mantenduko dabe hezkuntza proiektu barri honetan, Hezkuntza Sailak erabagi dauan moduan.

“Guk nahi dogu bi eskolekaz proiektu oso bat egin eta guretzako bi gauza dira oinarrizkoak eta mugarriak. Bi eskolen arteko barne loturak eta mende bat beteko dauan Zubeldia eskolan hobekuntzak egitea”, esan dau Jon Zarraga Zubeldia eskolako gurasoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00