Aurreko astean jakin zan Barakaldoko irakasle honentzat dala aurten Elkar Argitaletxeak eta Debako Udalak emoten daben bekea. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikzinozko proiektuak saritzen dauz beka honek. Alaitz Melgar Agirrek ez dau orain arte berak idatzitako ezer argitaratu. Betidanik idazlea izan nahi izan dau eta pozik jaso dau bekea.
Bere amama protagonista
Idurre Eskisabel, Imanol Murua eta Cira Crespo epaimahaikideentzat, Melgarren egitasmoa izan da aurten onena. Neskame eta ama bakarra izandako Josefa Aguirre Echeverria, bere amama izango da ardatz. Azpeitian jaio zan 1927. urtean. Garaiko neska asko bezala, oso gazte zala neskame hasi zan lanean. Donostian etxea eukan espainiar aristokrata batzuen etxean be ibili zan lanean. Ingalaterran be ibili zan lanean Josefa eta ama izan zan bertan. Alaitzen ama da bere alaba. 2020. urtean hil zan Josefa eta Alaitzek ordutik dauka bere historia kontetako nahia.
Urte bete orain lana idazteko
Ikerketa lan handia egingo dau Alaitzek. Bere amama gazte zaneko garaiaz informazinoa jasotzeko hemeroteketara eta joteko asmoa dauka edo Inglaterrara joateko asmoa be bai besteak beste.
Urtebeteko epea dauka Alaitzek lana idazteko. Ingeles filologiako gradua eta bardintasun masterra daukaz eta lanbidez irakaslea da barakaldoarra. Honakoa, bere lehenengo liburua izango da.