Eremuz Kanpo (2x02): 'Psicosis'

Alfred Hitchcocken maisulana aztertzera eroan gaitu 'Ed Gein' telesailaren estreinaldiak

Psicosis (1960): Zoramenaren aurpegi biak

Ondala aste batzuk, Netflixen estreinau zan Ed Gein telesail barria. Dahmer eta Menendez anaien istorioak ekoiztu eta gero, Ryan Murphyk Ed Geinen istorioa ekarri deusku plataformara, munstroen ikus-entzunezko unibertsoari atal barri bat gehituz. Izan be, ikusleen artean gora egin dauan interesa da morboarena. Baina, nor da Ed Gein, eta zergaitik da munstroa?

Gein estatubatuarra, hiltzaile eta hilobi-profanatzaile bat izan zan. Hiltzeaz aparte, erreferente garrantzitsua izan da zineman, pertsonaia asko inspirau ditu-eta. Berbarako, Cara de cuero (La matanza de Texas), Buffalo Bill (El silencio de los corderos) edo Norman Bates (Psicosis). Asteon, estreinaldi hau atxaki lez hartuta, Alfred Hitchcocken maisulana aztertuko dogu.

Marion eta Norman pertsonaien arku dramatikoak komentatzeaz gain, egitura narratibo barritzailea eta protagonistaren obsesinoa be landuko doguz.

Filmin plataforman ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00