Ikasle, irakasle eta familiei laguntzeko baliabideak eskeiniko deutsiez

Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak antolatu dauz

Psikologia tailerrak Bizkaiko 5 ikastetxetan

Psikologia tailerrak ikastetxeetan / Dephositphotos.com

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofiziala tailerrak emoten hasi da bost ikastetxetan. Ikasleei, irakasleei eta familiei lagundu eta baliabideak eskaintzea da asmoa. Elkargo Ofizialetik, Maider del Rio psikologoak esan deusku, gatazka eta arazo bat baino gehiagogaz topetan direla ikastetxeetan, eta tailer honeekaz baliabideak eskeini gura deutsiezala arazoei aurre egiteko. Profesionalek eskeinitako doako tailerrak dira.

Bost ikastetxe aurten

Bizkaiko bost ikastetxetan hasi dira tailerrak urrian. Madre del Divino Pastor Eskolan, Begoñako Andra Mari Ikastetxean, San Antonio Ikastetxean, Itxaropena Eskolan eta Bizkaia Ikastetxean dabilz tailerrak emoten. Hogei ikastetxetik gora egon ziren izena emonda, baina aurrekontuak bost aukeratu beharra ekarri eban. Orain arte, harrera oso ona dabela esan behar. Del Rioren esanetan, ansiedadeari aurre egiteko eta gatazkak konpontzeko tresnak eskeiniko deutsiez ikasleei, irakasleei eta familiei. Orain arte erantzun oso ona izan dabe tailerrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00