Trikitilari gatikarrak 40 urte baino gehiago daroaz musika munduan

Herriz Herri saioan izan dogu konbidadu Roberto Etxebarria musikaria

Roberto Etxebarria: “Bizkaiko trikitilaririk onenak izan nebazan maisu”

Roberto Etxebarria (Gatika, 1969) Bizkaiko musikari, sortzaile eta irakaslea da. Gazte-gaztetatik izan dauz inguruan soinu txikia eta dantza-koplak, edo kopla bertsotuak. 1979an hasi zan soinu tekladuna joten, eta soinu horregaz lauzpabost urtez aritu zan. 1982ko zemendian hasi zan soinu txikiagaz. Garai haretan Maruri-Jataben bizi zan Roberto Etxebarria, eta etxetik hur bizi zan Bizkaiko trikitilarien erreferentea: Rufino Arriola. Rufinoren etxera eroan eben gurasoek ikastera. Andrakako errementaria-z gain, Kepa Junkera be maisu eta eredu izan dau Etxebarriak. “Bizkaiko trikitilaririk onenak”, Gatikako musikariaren esanetan.

Diskografian hiru disko daukaz, eta hainbat kolaborazino talde eta laguntzaile desbardinekaz. 2006 arte Kepa Arrizabalaga izan eban lagun ohikoena. Ostean Idoia Markaidagaz ibili zan urte batzuz, eta azken  urteetan, Miren alaba dauka bikotekide ohikoena. Roberto Etxebarriaren ibilbidea koplak ardaztu dau zati handi baten. Horren adibide dira Hamaikatxu kopla… pandero baten konture! (2020) eta Koplak airean (2021) diskoak. Aurton Kolpatuz lana argitaratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00