Gabantxok 46 pieza inguru osatzen dauzan erakusketea sortu dau

Rosa Mari Gabantxok arte erakusketea izango dau garagarrilak 30arte Mundakako Tribisarrospe kultur etxean

Rosa Mari Gabantxok ‘Neure bizitzako margolana’ aurkeztu dau Mundakan

'Neure bizitzako margolana' arte erakusketea / Rosa Mari Gabantxo

Rosa Mari Gabantxo artistearen ‘Neure bizitzako margolana’ izeneko margolan erakusketea dago ikusgai Mundakako Tribisarrospe kultur etxean. Egile bermeotarrak bere bizitzaren laburpenea artelan erara emon dau, eta hilaren 30era arte ikusgai egongo da. Eguenez eta barikuz, arratsaldez egongo da zabalik erakusketea, 12:00etatik 14:00etara; astegoienean, ostera, goizez nahiz arratsaldez.

46 pieza inguruk osatzen dabe erakusketea eta paisaiak dira nagusi, artistak azaldu dauanaren arabera: Paisaiak, erliebeak eta ikuspegi panoramikoak nabarmentzen dira; neure bizitzan eragina eduki daben edota esanguratsuak izan diren tokiak margotu dodaz, bidaia antzeko bat eginez. Izan be, inguruko hainbat lekutan ibilitakoa naiz, eta txoko horiek transmititu izan deustiena islatu dot”. Besteren artean, Busturia, Bermeo, Mundaka edota Bakio irudikatu dauz Gabantxok, baita Urdaibai Biosfera Erreserbako beste hainbat bazter be.

Gaur Lau Haizetara etorri da erakusketeaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00