Durangoko Rio de Oro izeneko gobernuz kanpoko erakundeak 24 tonako laguntza humanitarioa batu dau Saharari laguntzeko. Zapatuan urten eban karabana solidarioak Tinduferantz. Rio de Oro erakundeak zazpi urte daroaz Durangaldean materiala batzen Saharara bialtzeko. Aurten, Atxondoko Igor Martinez kamioilaria abiatu da bertarantz. Alikantera doaz eta han ferrya hartuko dabe.
Oporrak Bakean
Era berean, Sara Goiriak gogoratu deusku Oporrak Bakean ekimena be abian dala. Uda honetan Saharako umeren bat hartu nahi izan ezkero, www.oporrakbakean.eus orrialdean dago informazino guztia. Hileon emon daiteke izena.