Durangaldean 24 tonako laguntza humanitarioa batu da aurten

Umeak udan bertora ekarri ahal izateko hileon emon behar da izena

Saharari laguntzeko karabana solidarioa eta Oporrak Bakean ekimena abian

Sahara / www.oporrakbakean.eus

Durangoko Rio de Oro izeneko gobernuz kanpoko erakundeak 24 tonako laguntza humanitarioa batu dau Saharari laguntzeko. Zapatuan urten eban karabana solidarioak Tinduferantz. Rio de Oro erakundeak zazpi urte daroaz Durangaldean materiala batzen Saharara bialtzeko. Aurten, Atxondoko Igor Martinez kamioilaria abiatu da bertarantz. Alikantera doaz eta han ferrya hartuko dabe.

Oporrak Bakean

Era berean, Sara Goiriak gogoratu deusku Oporrak Bakean ekimena be abian dala. Uda honetan Saharako umeren bat hartu nahi izan ezkero, www.oporrakbakean.eus orrialdean dago informazino guztia. Hileon emon daiteke izena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular