Ukrainako inbasinoa dala eta, familia eta ume askok ihes egin dabe herrialdetik, eta batzuk, Euskal Herrira etorri dira. Gaztetxo horreetako bat Saioa Arrizabalagaren etxean dago orain dala zortzi hilabete. Lehenago be gaztetxo gehiago izan dauz Arrizabalagak etxean. Ukrainako inbasinoa hasi zanetik, milaka lagunek urten behar izan dabe, Sasa txikia horreetariko bat da.
‘Aukerak Suspertzen’ programak asko lagundu deutsie Saioa eta Sasari
Saioak kontau deuskunaren arabera, kulturalki oso ezbardinak dira, baina gaur egun, harreman oso estua dauka Sasagaz. Lehen etxean izan ebazan beste gaztetxoek eta euren familiek ingelesez egiten eben eta alkar ulertzeko konpontzen ziran. Baina oraingoan, ukrainera edo errusiera bakarrik ulertzen dabe. Komunikazinorako ‘Aukerak Suspertzen’ programearen laguntzea ezinbestekoa izan da Saioaren esanetan.