San Balendinak modu berezian ospatu dabez Zeanurin, Eleizondon

Domeka honetan 64 urte bete dauz artea neurtzearen tradizinoak

San Balendinak modu berezian ospatu dabez Zeanurin, Eleizondon

2019an ospatutako San Balendinak Eleizondon / Bilboko Elizbarrutia

Aurten be San Balendin jaia ospatuko da Zeanuriko Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezagutzen dan ermitearen inguruan, San Balendin egunaren aurreko domekan, zezeilaren 12an. Aurten artea neurtzen daben 64. urtea izango da. Jaia ospatzeko egitarau apala, baina, aldi berean, bitxia antolatu dabe eleizondotarrek: 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, santua eleizatik ateratzerakoan, herriko umeak agurra jantzatuko deutsoe santuari eta ostean parrokitatik 50 metrora dagoan ermitara bidea egingo dau prozesinoak, datorren urtera arte bertan ixteko.

Segiduan ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie eta neurketearen akta sinatu eta gero, orain arteko maiordomoak —Rosi Ipiñazarrek—, datorren urtekoari —Itsasne Atutxari— agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasatuko deutsoz. Gero, barauskarria —urdaia, pamitxea eta ardaoa— banatuko da bertara hurreratzen diranen artean. Ekintza horreek herriko txistularien eta Arkaitz Estiballes bertsolariaren kantuen artean burutuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular