San Viator ikastetxean 3Dko programea, erasmusa eta ikaskuntza kolaboratiboa nagusi

Ikasle eta irakasleekin berba egin dogu martxan daukiezan programa eta proiektuei buruz

San Viator ikastetxean 3Dko programea, erasmusa eta ikaskuntza kolaboratiboa nagusi

Aste honetan Sopuertara joan gara Hezkuntza tartea egiteko. Hainbat kontu izan doguz berbagai, 3Dko proiektua, nazinoarteko programea, elkar truke proiektua… Gure irratsaioan parte hartu dabenei mila esker: Iker de la Presa, Patricia Pinto, Mikel Fernández, Jaione Santurtun, Endika Crespo eta Merche zuzendariari.

Iker de la Presak azaldu deusku 3Dko programaren ardatza, ezaugarriak eta zelako proiektuak egiten dabez. Bestalde, Patricia Pinto irakasle eta koordniatzaile pedagogikoak, Mikel Fernandez ikasleagaz batera, ikaskuntza kolaboratiboaz berba egin dabe. Mikelek mendekotasun egoeran dagozan pertsonei arreta emoteko teknikari zikloa ikasten dabil, eta bere esperientzia kontau deusku be. Jaione Santurtun eta Endika Cresporekin irratsaioa amaitu dogu, nazinoarteko proiektuen ezaugarriak ezagutzen.

PARTE HARTZAILEAK:

-Iker de la Presa

-Patricia Pinto

-Mikel Fernández

-Jaione Santurtun

-Endika Crespo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular