Bi aurkikuntza barri egin dira Santamarinazar mendian | Goizeko Izarretan

Aranzadi zientzia alkartekoek tontorrean asentamendu arkeologikorik dagoen bat egoan aztertuko dabe

Santamarinazar mendian, miaketa arkeologikoak

Santamarinazar mendia / Aranzadi Zientzia Elkartea

Santamarinazar mendian miaketa arkeologikoak egingo dauz Aranzadik. Gerediaga Elkarteak sustauta eta Elorrioko udalak lagunduta, Aranzadi zientzia alkartekoek tontorrean asentamendu arkeologikorik dagoen bat egoan aztertuko dabe.

Guda zibilaren sasoiko lubakiak ezagunak dira ingurunean. Orain, bi aurkikuntza barri egin dira bertan, Euskal Prospekzio Taldeen eskutik. Bata, erromatar txanpon batzuk dira tontor nagusitik hurrean aurkitutakoak, eta bestea, brontzezko azkora bat magalean.

Aztarnategia egon daitekeela planteetako oinarria emon dabe bi aurkikuntzek. Horregaitik, auzazko aurkikuntzak egon zireneko lekuak miatuko dira. Informazino gehiago lortzeko hiru kata egingo dira. Emoitzarik izan ezkero gehiago egingo dabez. Zeozer barria aurkituz gero, materiala garbitu, siglatu eta inbentariatuko da landa-lana amaitu ondoren.

Miaketa lanak atzo egitekoak ziran, baina eguraldiagaitik atzeratu dabez. Hurrengo egunetan zehaztuko da noiz joango diren. Antxoka Martinez, Aranzadia Elkartaren kidea da eta Bizkaia Irratian egon da Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00