Hilero izango da jardueraren bat

Herriaren jatorria ikertuko dauan arkeologia proiektua aurkeztu da

Santurtzin hasi dira herriaren 950. urteurrena ospatzen

Santurtziko 950. urteurrena / Bizkaia Irratia

Santurtzi udalerria sortu zaneko 950. urteurrena ospatuko da urtean zehar. Karmele Tubilla alkateak Lau Haizetara irratsaioan esan dauanez, Santurtziko identidadearen jatorria zein dan erakustea da urte honetan zehar egingo diran ekitaldien helburu nagusia. Batez be, herriko gazteei azaldu nahi deutse zelan sortu zan herria eta zein izan dan ordutik bere ibilbidea, zelan aldatu dan urteetan.

Ekitaldiak hilero

Egitarau oparoa antolatu dau Santurtziko Udalak 950. urteurrena ospatzeko. San Jorge elizan aurkeztu zan atzo, herriaren jatorria aztertuko dauan proiektu arkeologikoa aurkeztu zan. Eliza azpian dagoena ikertuko dabe hain zuzen. Santurtziren jatorria Sancti Georgii monaterioan kokatzen da, gaur egungo San Jorge elizan. Atzoko ekitaldi honen ostean, beste hainbat jarduera etorriko dira. Hilero, gitxienez, bat antolatu dabe. Apirilaren 26an, San Jorge egunean, ekitaldi nagusia egingo da. 950. urteurrena ogoratzeko elementu batzuk be sortu dabez; paparrean jartzeko pinak, banderatxoak, egutegiaWebgunea be sortu dau Santurtziko Udalak, urteurreneko ekitaldien ganeko informazinoa kontsultau ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00