Aurton saregileen ofizioari egingo jako aitortza eta Arantxa Magunazelaia omenduko dabe

Santurtzik 'Sardinera Eguna' ospatuko dau urriaren 4an

‘Sardinera egunak’ Santurtziko azken saregilea omenduko dau

2025eko Sardinera Eguna / Santurtziko Udala

Santurtzik urriaren 4an ospatuko dau Sardinera Egunak, emakume santurtziar tradizionalen lana eta nortasuna gogora ekartzeko jardunaldia. Aurten saregileei egingo jake aitortza, eta Arantxa Magunazelaia omenduko dabe, herriko azken saregilea. Hortaz ganera, Sotera sardinera be gogoan hartu eta bere izena daroan plaka bat jarriko da portuan.

Itziar Carrocera Kultura, Euskera eta Kirol zinegotziaren esanetan, ekimenak gero eta indar gehiago dauka. Orain hamar urte hasi ziran Sardinera Eguna antolatzen, “gure nortasuna zaindu eta zabaltzeko helburuarekin. Sardineraren irudia gure herriaren parte da, eta emakume hauek egiten duten lana errotuta jarraitzen dau gure hizkeran, ohituretan eta nortasunean”.

Egun osoan zehar hainbat jarduera egingo dira, besteak beste, tailerrak, erakusketak, haurrentzako jolasak, omenaldia edota kalejira. Herri-bazkaria, erromeria eta sardina-jana ahaztu barik.

Aurtengo barrikuntzea sardinera lehiaketa izango da, jantzi tradizionalaren eta jarreraren balioa nabarmentzeko helburuagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00