
Satse sindikatuak urtebetean ez dala ezer aurreratu salatu dau erizainen nazinoarteko egunean. Janire Tempranok esan deuskunez, gaurko egun honetan ez daukie ezer ospatzeko. Eguerdiko hamabietan, Satsek, konzentrazinoa egin dau Bilbon, Osasun sailaren egoitzaren aurrealdean. “Herritarrak merezi bezala zaindu ahal izatea” aldarrikatu dabe erizainek. Erizain falta eta lanpostuen egonkortasuna lortu gura dabez. 700 plaza beharko litzatekezala kalkuletan dabe. Soldatak aspalditik ikutu barik dagozala be emon dabe jakiten. Tempranok dino Osakidetza oso ona izan daitekeela gauzak ondo egin ezkero. Erizainak erabagi guneetan egotea nahi dabe.
Zaintza betidanik gustokoa
Janire Tempranok azaldu deuskunez 2010. urtean amaitu ebazan berak erizaintza ikasketak. Zaintza betidanik izan da bere gustokoa. Jentea ezagutzea eta familiei laguntzea bere lanbideak daukazan gauza onak direla dino. Gauzarik txarrenen artean lan-baldintzak legokez. Aipatu dauanez, pertsona gehienek, itaundu ezkero, osasuna dala gauzarik garrantzitsuena erantzuten dabe. Beraz, arlo hau zaindu beharko litzateke. Danok alkarri entzutea azpimarratu dau.