Begoña Errasti eta Josune Ariztondogaz makina bat gairen inguruan berbaz gaurko terulian

Gazte delitugileei eta Sanmartinetako ohiturei buruz be galdetu deutsegu Errasti eta Ariztondori

Sedizino delitua, energia eolikoa, alkarbizitzea… berbagai gaurko tertulian

Miren Josune Ariztondo eta Begoña Errasti / Bizkaia Irratia

Urteetan politikan ardura postuetan egon diran Begoña Errastik eta Josune Ariztondok sedizino delitua arintzeko Espainiako gobernuak iragarritakoaz luze eta zabal berba egin dabe.

EAEko Fiskal Nagusiak, Carmen Adanek delitu larriak egiten dabezan gazteak barneratzeko edo atxikitzeko zentro berezi bat proposatu dau. Adanek dino gazteek eragindako delituen kopurua hazi dala. Gipuzkoan badago holako bat baina gainezka ei dago. Fiskalak Segurtasun sailari holako zentro bat edegitea eskatu deutso. Begoña Errastik eta Miren Josune Ariztondok gai honen inguruko gogoeta egin dabe.

Memoriaren eguna izan da asteon. Gurean atzo EH Bilduko Unai Urruzunok esan eban Barrionuevok GALeko biktimei buruz esandakoen ganean entzundako eretxietatik haratago GALeko biktimek autortzarako eta erreparazinorako baliabideak behar dabezala. Bestalde Bizkaiko Eleizbarrutiko Bake eta Bizikidetzarako arduradunak Galo Bilbaok gaur esan deusku biktimek euren lana eta bidea egin dabela eta orain gizartearen eta herritarren txandea dala. Horreen inguruko eretxia emon dabe Errastik eta Ariztondok.

Parke Eolikoak egiteko gero eta proposamen gehiago aurkezten dabilz azkenaldion. Erregai fosilakaz daukagun menpekotasunetik askatzeko aukera hau aprobetxau behar dan edo ez itaundu deutsegu gure bi tertulia kideei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00