Bigarren kanpainan, batez be, gerra-materiala eta gudarien identifikazino-plakak topau dabez

Edestiaurre arkeologia taldeak indusketa lanak egin dauz Gaztelumendi mendian

Sergio Vega: “Burdin Hesia apurtu zanean zer gertau zan aztertu gura dogu”

Gaztelumendi mendiak, Larrabetzun, minez eta sufrimenduz betetako historia baten zatiak daukaz hondino lurperatuta. Gerra Zibilak zauri sakonak itxi ebazan puntu horretan tropa frankistek defentsa-lerroari egindako erasoan, 1937ko bagilaren 11tik 12ra bitartean. 2,5 kilometro eskaseko zatian, Gamiz-Fikako Urrusti mendiaren ondoan, matxinatutako armadak Burdin Hesia gainditu eta Bilborantza jo eban.

Bere interes historiografikoa dala-eta, Edestiaurre Arkeologia alkarteak igaz hasi eban inguru horretan esku-hartze arkeologikoko hiru kanpainetako lehenengoa. Joan dan urtean gerra-material ugari aurkitu eben. Aurton, barriz, gudariak identifiketako zortzi plaka, bala-zorroak edota metraila-hondar ugari aurkitu dabez. Sergio Vega alkarteko kideak emon deusku aurkitutakoaren barri Lau Haizetara irratsaioan.

Edestiaurre alkartea Larrabetzuko Udalaren, boluntarioen, Gogora Memoriaren Institutuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz dabil lanean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00