Sestao Riverrek partidu berezia jokatuko dau martitzenean (21:00) Las Llanasen. Kopako partidua da. Noren eta Athleticen aurka. Partidu bakarreko kanporaketea da, eta irabazten dauenak egingo dau aurrera. Sestao oso ondo dabil ligan. Federazinoaren lehenengo mailan lider dago.
Aritz Huete donostiarrak 26 urte daukaz. Antiguokotik urten eban. Gorka Guruzetagaz jokatu eban hainbat urtean. Huete errealzalea da. Taldekide askok, barriz, bihotz zurigorria daukie. Partidu berezia izango da guztientzat. Huetek Guruzetak jokatzea nahi leuke, nahi ta une gozoan egon.
Guruzetak 5 gol sartu ditu ligan. Ligako geldialdian be hainbat sartu ditu. Guruzeta bera, Villalibre, Raul Garcia edo Iñaki Williams izango ditu aurrean. Aurrelari oso ezbardinak dirala dino Huetek. Partidu gogorra izango da Sestao-Athletic. Giro itzela egongo da.