Bizkaiko eleizeak parkamena eskatuko deutse bihar sexu abusuak jasan dabezanei. Bilboko Alde Zaharreko Santiago Katedralean Joseba Segura gotzaina buru dala egingo dabe parkamen eskatzeko ospakizuna. Bien bitartean sexu abusuak jasan dabezan pertsonei arretea emoten, lanean dabilz Lagungo Fundazinokoak. Arreta psikologikoa izaten da eta Txemi Santamaria (Deustuko Unibertsidadeko psikologia graduko irakaslea) horretaz arduratzen da.
Biktimearen mina erreparatzeko, hasteko, konfiantzazko eremua sortu behar dala esan deusku Santamariak.
Tresnak topau behar dabez alkarregaz, barruko mina gitxitzeko eta bizitza berreskuratu ahal izateko. Orokorrean prozesuak luzeak izaten dirala azaldu deusku Txmei Santamariak.
Bizkaiko Eleizbarrutiko leku desbardinetan sexu-abusuen prebentzinorako, holakorik barriro ez gertatzeko, formazino-tailerrak eskaini dauz Txemi Santamariak. Amorebietan, Zallan, Bilbon eta Algortan izan dira eta batez be hartzaileak eskaut taldeetako begiraleak, katekesi irakasleak edo umeakaz lan egiten daben Caritaseko kideak izan dira.