Lekerikabeaskoa, Casanova, De Madariaga eta Campo batzar kideak gaur tertulian

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Bizkaia eta PSE-EEko batzar kideak tertulian euki doguz

Sexu erasoak, urruntze aparkalekuak eta harrotasun eguna Bizkaiako BBNNetako kideakaz berbagai

Bizkaiko BBNNen Bilboko egoitza / Bizkaiko Batzar Nagusiak

Sopelako jaietan Gaubegi zerbiztua eskainiko dabe. Gabeko hamabietatik goizaldeko ordu txikiak arte etxera itzuli gura daben emakumeei oinez etxera laguntzeko zerbitzua eskainiko da. Puntu Moretik kilometro bat baino gitxiagora bizi diran pertsona honeek oinezko laguntza zerbitzua eukiko dabe aukeran. Sopelan ez eze, Santurtzi eta Arrigorriagako jaietan bardin jokatuko dabe. BFAk finantzautako ikerketa batek dino holako zerbitzuek indarkeria mota honeek naturalizau egiten dabela, emakumea objektu bihurtu eta patraiarkaduaren hasiera puntura itzultzen dala. Gogoeta hau “Bardintasuna Bizkaia” bildumako ikerketa baten agertzen da, gabeko aisialdian izaten diran sexu indakeriei buruzko ikerketa baten hain justu.

Elkarrekin Bizkaia taldea ez dago laguntza mota honen alde. Eneritz de Madariaga Bizkaiko batzarkideak esan dau neurri honeek bildura zabalten laguntzen dabela. “Zoritxarrez Bizkaiko gizartea guda hau irabazteko puntuan ez dago oraindik” azaldu dau Jesus Lekerikabeaskoa jeltzaleak. Neurri hau askok eskertuko dabela uste dau Iker Casanova EH Bilduko batzarkideak. Bestalde Ana Berta Campo sozialistearen ustez gogoeta egiten jarraitu beharra dago.

LGTBI komunidadearen nazinoarteko eguna dala eta, mobilizazino ugari egingo dabez gaur Euskal Herrian.
Besteak beste, gaur egungo sistemea kritikauko dabe, eta enpresen eta alkarteen interesak salatuko dabez.
Milaka lagunek Euskal Herriko kaleak hartuko dabez gaur, LGTBI komunidadearen nazinoarteko egunean.
Aldarrikapenak asko izango dira, baina helburu beragaz: ikusgaitasunaren eta eskubideen alde. Gai honetaz be berba egin dogu gaur Bizkaiko BBNNetako kideakaz.

Amaitzeko urruntze aparkalekuen eraginaz galdetu deutsegu batzar kideei. Bizkaian gaur egun mota honetako lau aparkaleku dagoz: Ibarbengoa, Leioa, Ansio-BEC eta Etxebarri. BFAk emondako datuen arabera lauretan erabiltzaileen igoerea nabarmentzen da. Alderdi politiko guztiek kotxeak uri handietatik urruntzeko aparkaleku honeek mesedegarriak dirala esan dabe. Hori bai, batzuen ustez garraio publikoa gehiago indartu behar da eta urruntze aparkalekuena neurri osagarri bat baino ez da izan behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00