Denbora Elkartetik Borja Muñoz sexologoa eta terapeuteak Ikasleen Guraso Elkarteen garrantzia azpimarratu deusku. Eskolak, familia eta komunidadearen arteko zubi modura funtzionatzen dau, ikastaroak egiten, gaiak proposatzen edota diagnotikoak sustatzen, adibidez.
Baina zeintzuk dira sexualidadea lantzeko dabezan motibazinoak? Askotan beldurretik egiten da, sexualidadeak dituan arriskuak prebenitzeko dinoe. Bestetan mundua aldatzekoa, munduan dagozan ideiak direla-eta….. baina gitxitan zentratzen gara sexualidadearen garapenaren bidelaguntza konprensiboan. Hau egin ahal izateko, gure buruari galdetu behar deutsagu lehenengo: zelan nago ni nire sexualidadearekin? Zeintzuk dira nire jarrerak, ideiak, mugak… sexualidadearekiko?
Kaixo me parece que estáis haciendo una gran lavor con un tema Tabú de toda la vida Enhorabuena