
Bermeon emakume nagusientzat sexualidade tailerra antolatu dabe. Bi saiotako tailerra da. Lehenengo saioa maiatzaren 23an izan zan eta bigarrena bariku honetan, maiatzaren 30ean izango da. Ana Valles psikologoak eta sexologoak gidatzen dauz tailerrak, eta lehenengo saioan alkartu ziran 10 emakumeek “gogotsu” parte hartu ebela kontatu deusku. Izan be, berba egiteko leku zabal eta seguru bat izan ebelako.
Desioaren eraikuntza ulertzen saiatu ziran lehenengo saioan. Bigarrenean plazerra izango dabe berbagai. Psikologoak nabarmendu deusku, desio barik egotea edadearen kontu bat dala pentsatzea dala ohikoena. Bermeoko saioetan ideia hori nagusitu zan. Baina, desio falta faktoren askoren eragina izan leitekela argitu deusku: bikote harremana, autoestimua, hormona aldaketak…
Bariku honetan, Kultur Etxean goizeko 10:00etatik 12:00etara alkartuko dira barriro.