Sistema endokannabinoidea, “gure barneko” cannabisa da. Gure barruan, eguneroko bizitzeari aurre egiteko hainbat prosezu emoten dira. Honeek, sistema ezbardinen ekintzen ondorioak dirala esan leike. Arrazoi honegaitik sistema hau garrantzitsua da gainerako sistema ia danen ekintzak edo erantzunak moduletako gai dalako.
Gorputz zein burmuineko prosezu fisiologiko eta patologikoetan parte hartzen dau eta ez dauko erreten dan cannabisagaz zerikusirik nahiz eta izena bardina izan. Honen inguruko ikerketek pazienteen bizi kalidadea hobetu lekien farmakoen garapenari zuzenduta dagoz, patologia ezbardinetan. EHUko ikerlaria eta Medikuntzako irakaslea, Jon Egaña izan dogu azalpenak emoten.