Lehenengo zuzenekoak eskeini behar dabez datozen hileetan

Talde bizkaitarrak lehenengo EP-a kaleratu dau, 'Iluna Argitu'

Somak: “Gustura geratzea izan da gure asmoa”

Somak laukotea / Somak taldea

Somak musika talde bizkaitarrak zapatuan dauka kontzertua Bilbon bere lehenengo lana aurkezteko. Laukotea da Somak. Haizea, Eneko, Unai eta Eneko dira Somak. 2023. urtean jarri eben hazia eta igaztik dabilz kantuak sortzen. EP-a kaleratu dabe Iluna Argitu izenekoa. Hiru kantuz osotutako lana da eta honeetatik bi dagoz plataformetan entzungai. ‘Arnestu’, ‘Erre Eza’ eta ‘Berritzen’ dira lehenengo hiru abestiak. Honeek sortzeko prozesua desbardina izan da. Haizea Larrosa abeslariak azaldu deuskunez, abesti bakotxak bere estiloa dauka. Gustora geratzea izan da asmo nagusia.

Zuzeneko potenteak

Gaur eguneko musikaren industriak behartuta edo, momentuz EP-a kaleratu dabe eta asmoa kanta gehiago argitaratzea da. Eneko Alaba bateriajoleak esan deuskunez, kanta onenak etorteko dagoz. Hamar kanta baino gehiago sortu dabez. Somak taldeak Zumaian grabau dau bere lehenengo lana, Ozen estudioan, Jurgi Taboadaren laguntzeagaz. Honakoa aurkezteko hainbat kontzertu daukiez datozen asteetan, batez be, Bilbon. Aste Nagusian be izango dira tartean. Zapatuan, Hika Ateneoan izango dira. Aurreratu deuskuenez zuzeneko potenteak dira eurenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00