Sondikako Gorondagane eskolako seigarren mailako bi ikasgelatako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak irratsaioan. Talde bakotxak bere bertsoaldia prestau dau eta herriko jaien inguruan bertsotan, jolasean… ibili gara. Mikel Markez abeslariaren Aita Espektakularra abesteko aukerea be izan dogu.
Zortziko Txikia Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogun irratsaioa da eta Bilboko Udalaren babesa dauka.
