Sorotan Bele Gogoan taldeko Urbil Artola gitarra-jotzaileak Gasteizko ekitaldia aurkeztu deusku

Abuztuaren 2an izango da ikuskizuna pregoiarekin

Sorotan Bele Gogoan Gasteizeko Aste Nagusian

Sorotan Bele Gogoan taldearen kartela / Euskadi.eus

Sorotan Bele Gogoan proiektuko lan taldeak erabaki dau aurrera egitea ikuskizunarekin, eta emonaldi gehiago aurreikusita dagoz 2023ko udan eta udazkenean.

Gainera, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarra-jotzaileak osatzen daben egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste bi kide ohi batu jakez, Ritxi Salaberria baxu-jotzailea eta Aitor Etxaniz bateria-jotzailea.

Talde mitikoaren abestiek jarraitzen dabe arrakastea izaten, eta Xabier Zabala musikari eta moldatzaileak sortutako Sorotan Bele Gogoan proiektuak, musika bandentzat pentsatutako moldaketekin, harrerea ezin hobea izan dau publikoaren, udalen eta, oro har, antolatzaileen aldetik.

Gaur Lau Haizetara Urbil Artola etorri da, Gasteizko ekitaldiaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00