
Sotera berriro be garaipenaren bidean da. Astegoien honetan, Astilleron eta Pasaian azkarrenak izan dira eta lehen bi garaipenak lortu dabez.
Zapatuan 20:13:46ko denborea egin eban. Atzetik, Sukia – Zumaia eta Arkote Occidental helmugaratu ziran.
Domekan, aldiz, 20:40:60ko denboreagaz izan zan lehenengoa. bigarren Lapurdi Antton – Bilbao izan zan eta hirugarren berriro be Arkote.
Sailkapen nagusian Itsasoko ama da lehena 24 puntugaz, bigarren Arkote eta hirugarren Zumaia. Beste bizkaitarrei jagokonez, deustu bederatzigarrena da eta bigarren taldean Portugalete bigarren eta Lutxana azkena, seigarren.