Bilboko Eleizbarrutiko EBI sareko 18 ikastetxek hartu dabe parte Gernikako San Fidel ikastaolan egindako STEAM azokan. Bokazino zientifikoa pizteko proiektu ugari aurkeztu dabe, ehun baino gehiago, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak buztartuz. Buruari eragindako proiektu zientifiko eta teknologiko barritzaileak egon dira laugarren azoka honetan: joko elektronikoak, robot automatak, laborategi eta esperimentu kimikoak eta zientifikoak, maketak, laborategiak, 3D inprimaketa, eguzki-panelak, lorategi bertikalak, laserrak edota beso robotizatuak.
STEAM azokeak helburu bikotxa dauka: bokazino zientifikoak biztea eta sustatzea, eta ikastetxeetan ezarritako metodologia barritzaileen emaitzak erakustea.
Bilboko Eleizbarrutiko EBI sarean 18 ikastetxe dagoz gaur egun, 13.000 ikasle baino gehiago eta 1.050 irakasle inguru. Derrigorrezko irakaskuntza guztiko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako zentroak dira. EBI sareak Ondarroan Arrantza eskolea be badauka, urte asko eta esperientzia handikoa.