Proiektuak ez ei dau Arrontegiko eta Avanzadako arazoa konponduko

Trafikoa ugaritzeaz gain, eskola baten inguruetan leherketak egitea oso kaltegarria dala uste dabe

‘Subflubiala ez’ plataformeak kontrako alegazinoak aurkeztuko ditu datorren astean

Ibaiaren azpitik alde biak lotzeko egin gura dan autobidearen proiektuaren aurka egiteko sortu zan ‘Subflubiala ez’ plataformea, eta ekimenak egiten dabilz. Hodei Rodriguez plataformako kideak azaldu deuskunez, ez dabe uste proiektu honek onurarik dakarrenik, kalteak bai ordea. Erakarte eraginaren ondorioz trafikoa handituko ei da, obrek bizilagunengan eta ondoan dagoen institutu baten izango daben eraginaz gain.

Nahiz eta Arrontegiko eta Avanzadako trafiko arazoak bideratzeko proiektua dan, plataforman ez dabe uste ezer konponduko danik. Euron proposamena da garraio publikoa indartzea. Egitasmoan aldaketa batzuk egin dira eta ‘Subflubiala ez’ plataformeak alegazinoak aurkeztuko ditu datorren astean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00