Espezie inbaditzailearen kontrolerako eta erauzketarako lanean dabil Aranzadi Zientzia Elkartea

Euskal kostaldeko mikrofaunearentzat mehatxua da

Sugandila italiarra, gure mikrofaunearentzat mehatxu barria

Sugandila Italiarra / Ander Izagirre

Gaur egun, kanpoko espezien inbasino biologikoak, animalia eta landareen bigarren mehatxua dira, bertoko espezie zein ekosistemei eraginez. Narrastiak adibide argi bat izan leitekez, Europako narrasti espezieen artean, 14 euren banaketa areatik kanpo sartuak izan dira, ingurunean kalte desbardinak sortuaz.

Arku mediterraneoan, sugandila italiarra (Podarcis sicula) behin baino gehiagotan sartu izan dabe, Balear uharteetako hainbat eremu kolonizatuz, Kantabria, Almeria edota Madrilera iritsiz, besteak beste eremu barrietara oso errez moldatzen dalako. Euskal Herrian  Bilboko Etxebarria parkean, 2016an topautako populazinoa, eta  2017an, Getariako San Anton mendian ikusitako populazinoa dira momentuz kopuru gitxi dituan populazinoa.

Urte horreetan hasita Bilboko eta Getariako udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, espezie inbaditzailearen kontrol/erauzketarako lanak burutu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Elkarte honetako herpetologoagaz, Jon Garinegaz izan gara eta  Gaztelugatxen lehenago sartu zan Pitiusetako sugandilak harrapetako erabilitako teknikak (tranpak ezartea) espezie honeri aurre egiteko balio ez dabela esan deusku, eta  banan bana hartu behar dabez, teknika desbardinak erabiliz. Modu honetara, Bilboko populazioko 44 ale eta Getariako 9 sugandila harrapau dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude