Ahoko minbiziaren zifrak, Euskadin igoten ari dira, batez bere emakumeengan (%1,8)

Euskaidin 2012-2016 urteak aztertuta, 1505 gizonek eta 576 emakumek izan eben aho barrunbe eta faringeko minbizia

Tabakoa eta alkohola ahoko minbiziaren arrisku faktoreak

Euskal Erkide Autonomoko Minbiziaren Erregistrotik jasotako datuak, 2012-2016 urteak aztertuta, 1505 gizonek eta 576 andrak izan eben aho barrunbe eta faringeko minbizia. 100.000 biztanletik 12-15 gizonezko eta 2-4 emakumek dabe honelako minbizia gure inguruan. Adinari begiratuz, ahoko minbizia diagnostikatu eutsienen batez besteko adina 62 urtekoa da, gizonezkoen artean eta 66koa emakumeen kasuan. 50-70 urteen arteko gizonezkoak daukie intzidentziarik altuena. Minbizi honen zifrak, zoritxarrez, Euskadin igoten ari dira, batez bere emakumeen artean (%1.8). Tabakoa kontsumitzea da arrisku faktorerik nagusiena ahoko minbizian. Jarraian alkohola, ahoko higiene eskasa, eguzkitan denbora gehiegi egotea ezpanak babestu barik, papiloma birusa, tabakoa ahoan birrindu eta bero lokalaren aplikazinoa ezpanetan pipa mota desbardinakaz, cannabisa kontsumitu eta baita  protesi zorrotz batek edo hortz apurtuak bere aho minbiziaren garapena aurrera bultzatu leikie. Fruta, barazki, arrain eta oliba olio ugari dauan dieta bat minbizi mota honen babeslea ahal da izan.

PREBENTZINOA: Aho minbizia saihestu daiteke tabako eta alkohola kontsumitzea murriztuz edo ohiturea itzita, ezpanak babestu egunero, haginak eta protesiak zaindu, eta dieta orekatu bat fruta, barazki, arrain eta oliba orioarekin. Norbearen miaketa egitea erreza, azkarra eta beharrezkoa da. Aldaketaren bat ikusi edo igarri ondoren familia medikuarekin edo dentistarekin kontsultau behar da. Urtero dentistarengana joatea beharrezkoa da gaixotasun hau eta beste asko arin diagnostikatzeko. Zenbat eta arinago diagnostikatu pronostiko hobea izango dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00