Patxo Telleriak sortu eta zuzendutako antzezlana

Bilboko Arriaga antzokian eskeiniko dabe bihar eta etzi

Tartean Teatrok ‘Kandida’ sortu dau

'Kandida' antzezlaneko zuzendari eta aktoreak / Bizkaia Irratia

Tartean Teatro konpainiak Kandida estreinauko dau bihar Bilboko Arriaga antzokian. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako antzezlana da. Taula ganean, Miren Gaztañaga, Nerea Mazo eta Mikel Martinez ikusiko doguz. Idazle bat da protagonistea. Bere lehen eleberrian protagonistea izan daitekeen pertsonaiagaz egiten dau topo. Mundu desbardin bi parean jartzen dauz egileak, paralelismoz betetako istorioa sortuz. Patxo Telleriak esan deuskunez, publikoa harrapatuta geratzeko bidea bilatu dau lan honetan.

Istorioa

Nerea Mazo da antzezlanean idazlea, Klara. Kandida dauka izena bere eleberriak. Bertan, izen bereko emakumea etxe barik geratzen da. Miren Gaztañaga, bitartean, Manuela da antzezlanean. Bera be etxe barik geratzen da eta Klararen etxera doa ze idazlea, bere bizipenetan oinarritu zan eleberria idazteko eta ezagunak ziran. Kontraesan ugari daukien pertsonaiak dira. Telleriaren esanetan, euren nortasuna asimilatu behar izan dabe. Mikel Martinez aktorea, bitartean, Klararen editorea izango da antzezlanean. Adrian Garcia de Los Ojosek, bestalde, antzezlanaren musikea sortu dau. Momentu askotan, pelikula baten bezala entzuten da soinua. Eszenografia, bestalde, Ikerne Gimenezen ardurea izan da. Klararen etxea irudikatu dau berak. Kandida bihar eta etzi eskeiniko da Bilboko Arriaga antzokian. Erandion, Santurtzin, Leioan eta Barakaldon be ikusi ahal izango da, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00