40 urte beteko ditu aurton 'Tasio' filmeak

Bolonian zaharbarritu dabe 'Tasio', baina fidelak izan dira pelikuleagaz

‘Tasio’ zaharbarrituta prest Cannes-erako eta Donostiako Zinemaldirako

Tasio filmeak 40 urte bete ditu eta Bolonian zaharbarritu dabe. Pelikulak zahartu eta gaixotu egiten dira, Euskadiko Filmategitik Ion Lopezek azaldu deuskuenez. Pelikulek onddoak euki leikiez, edota ozpinaren sindromea. Azken hau da filmeen gatxik larriena, pelikulak deseginez joaten dira eta ozpin usaina botaten dabe.

Tasio ez da hain txarto egon, baina euki dau zaharbarritzeko preminea. Bolonian egin dabe, munduan dagoen lekurik onenetarikoan, eta antza lan itzela egin dabe. Montxo Armendariz zuzendariak oneritzia emon deutso zaharbarritze horri, pelikuleagaz fidelak izan diralako.

Tasio filmea Cannes-eko jaialdian erakutsiko dabe maiatzean eta Donostiako Zinemaldian irailean. Momentuz ez dakigu aurrera begira han hor hemenka ikusteko aukerea izango dogun ala ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00