Zentro teknologikoko ikertzaileak Atakamako basamordura joan dira proiektu astronomiko handienetako baten parte hartzera

Euskal teknologiaz egiten dabilzan teleskopioa 2024an martxan jartea aurreikusten dabe

Tekniker Txileko teleskopio handia eregiten laguntzen dabil

Txileko teleskopioa / Bizkaia Irratia

Rubin behatokiko teleskopioarena nazinoarteko proiektu astronomiko handienetako bat da. Txileko Atakamako basamortuan egiten dabiz muntaketa-lanak. 2024tik aurrera, komunitate zientifikoari unibertsoaren ikuspegi barria emongo deutsola itxaroten da, Lurretik ikusten dan zeru guztia doitasun handiko irudiekin erregistratuz.

Horretarako, tamaina handiko ekipamendu horrek teniseko pista baten zabalerako ispilua izango dau, eta orain arte proiektu astronomiko baterako diseinatutako kamera digital handiena, 3.200 megapixeleko gailua, gama altuko mugikor baten bereizmena baino 200 aldiz handiagoarekin eta 3 tonatik gorako pisuarekin.

Rubin Behatokiko teleskopioaren armazoiaren mihiztadura diseinatu, fabrikatu, probatu eta martxan jartzeko giltza eskurako kontratua GHESA-Asturfeito partzuergoak gauzatu dau. Teknikerrek, BRTA aliantzako kide danak, esperientzia handia dau azken belaunaldiko instalazino zientifikoetan eta, horri esker, erronka tekniko handiarekin parte hartu dau proiektu honetan. Ghesa/Empresarios Agrupadosek, kasu honetan, teleskopioa kontrolatzeko sistemen diseinua eta garapena egiteko eskatu deutso zentro teknologikoari. Elementu hori ezinbestekoa da zeru ikusgaia eskaneatzeko ispilua ahalik eta azkarren eta bibraziorik gabe kokatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00