Telmo Irureta eta Estibaliz Urresola Goya saria eskuratzeko gogotsu dagoz

Sevillan ikusiko dabe alkar Goya saria eskuratzeko ilusinoagaz

Telmo Irureta eta Estibaliz Urresola Goya saria eskuratzeko gogotsu dagoz

Otsailaren 11an, Sevillan ospatuko dira aurtengo Goya sariak. Bertan, Telmo Irureta eta Estibaliz Urresola egongo dira saria eskuratzeko aukeragaz. Zumaiarra ‘La Consagración de la primavera‘ filman egindako lanagaitik izan da hautatua, aktore barri onenaren kategorian. Bestalde, Estibaliz Urresola zuzendaria, ‘Cuerdas‘ film laburrean egindako lanagaitik, fikzizko film labur onenaren kategorian. Eurekaz berbetan egon gara, gogotsu eta oso pozik dagoz hautatuak izateagaitik. Izendapenaren albistea zelan jaso eben, zelakoa dan euren filma eta zer da itxaqroten dabena sari banaketean kontau deuskue Jirabiran saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular