Telmo Lazkano irakaslea sare sozialen erabilpenean aditua da eta orain dala egun batzuk Osakidetzak saritu egin eban, mugikorraren gehiegizko erabilera saihesteko bere proiektuagaitik.
Bere esanetan gaur egun nerabeek 5-6 orduz erabilten dabe mobila egunero. DBHko irakasleakaz buru eban ikerketea 3 fasetan banatuta, azken fasean euren borondatez aste betean Zuzendaritzan itxi eben mobila. Lehenengo 3-4 egunetan antsietatea, egon ezina eta abar sentitu eben; baina 5.egunetik aurerra zoriontsuago sentitzen ziran, beste gauza batzuetarako denpora gehiago, batzuk kirola egiten hasi ziran, familiagaz denpora gehiago pasatzen eben …
Emaitza, euretariko gehienak erabilpena bajatu egin eben 6 ordutik 3ra.
Telmo Lazkanoren esanetan arrazoi asko dagoz 16 urterarte gazte bateri mobila ez emoteko, alde batetik 14-15 urtegaz ziberjazarpenak jasotzeko arrisku handia dago eta ondorioz euren buruagaz beste egiteko arriskua handitu egiten da, 16 urterarte emozionalki ez dira gaituak.