Bizkaiko merkatariak bonoen kanpainen ordezkoa izan daiteken alternatibearen bila dabilz

"Denda txikietan modu fisikoan erosten da gehien" esan dabe Miren Garrastazuk eta Janire Torviscok

“Ticket Baira ez egokitzegaitik dendari batzuk jubilazinoa aurreratu dabe”

Maria Garrastazu eta Janire Torvisco / Bizkaia Irratia

Bizkaiko denda txiki eta komertzioen gaur egungo errealidadea hobeto ezagutzeko Durangaldeko Dendak Bai eta Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko kide bana izan dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Miren Garrastazuk eta Janire Torviscok azaldu deuskuenez, kotxerik bako alde zaharrek oinezkoei erosketak egiteko erreztasun handiak emoten deutsiez. Era berean, saltoki txikietara joateko ohiturea mantentzen dala uste dabe biek ala biek. “Denda txikietan fisikoki erosten da gehien bat eta internetez baino gehiago whatssap edo instagram zerbitzuak erabilten dira erosketak egiteko” azaldu deusku Garrastazuk.

Herri batzutan belaunaldi aldaketea bermatzeko ezintasunak bultzatuta ohiko denda batzuk zarratu dira. Mertzeriak edo artisau-dendak dira horreen adibide batzuk. “Gaur egun batzuentzat norberaren negozioa eukitea ez da erakargarria eta bestalde, saltokietako ordutegiek kontziliazinorako ez dabe laguntzen” azaldu dau Dendak Baiko kideak.

Bizkaiko herri askotan bonoen kanpainak izan dira protagonista baina emoten dau joera hau desagertzen dabilela eta saltzaileek orain beste bide batzuk jorratu gura dabezala. “Salmentak handitzeko balio izan dau baina gurean sasoi hori amaitu da, Bilbon ez dira bono gehiago salduko” esan dau Janire Torviscok. 2025erako beste sistema batzuk aukeratuko ei dabez. “Bonu kanpainiagaz erosketa bakarra egitea lortzen dogu eta guk fidelizazinoa saritu gura dogu eta bigarren erosketa bat sustatzeko sistema barri bat nahi dogu” azaldu dau Miren Garrastazuk.

2025ean Ticket Bai sistemea indarrean sartuko da eta Bizkaiko saltoki batzuk horretarako prest dagoz. Beste batzuk, ordea, ez. “Ticket Bai sistemara ez egokitzegaitik dendari batzuk jubilazinoa aurreratu dabe” esan deuskue denden alkarteetako kideek. Programa berezi bat erabili behar da eta askotan ordenagailu barri bat erosi behar izan dabe. “2 mila edo 3 mila euroko inbersinoa egin behar dabe dendariek eta guztiak ez dira hori egiteko prest egon” gaineratu dabe Garrastazuk eta Torviscok. Beste dendari batzuk dana prest ei daukie urtarrilaren 1a noiz helduko zain botoia sakatzeko moduan. Ticket Bai sisteman dendako bildegian gordeta dagoan stock-ari buruzko informazino eguneratua edo salmenta bakotxaren datua zehatzak txertatu beharko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00