Tom Lizarazu: "Artista lez gozada da txikitatik jarraitutako artistekin eszenatokia konpartidu ahal izatea"

Ura Bere Bidean kontzertuaren handitasuna denborarekin baloratuko dogula azpimarratu dau Bulego taldeko abeslariak

Tom Lizarazu: “Artista lez gozada da txikitatik jarraitutako artistekin eszenatokia konpartidu ahal izatea”

Ura Bere Bidean kontzertuaren edizino barria urriaren 25ean eta 26an ospatuko da BECen. Eguazten eta eguenean entseguetan morgilduta dabilz aurtengo edizinoan parte hartuko daben artistak: Süne, Olaia Inziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego, Esti Markez, ZETAK, Olatz Salvador, Nogen, Maren, Huntza, Izaro, Eñaut Elorrieta, ETS, Kalakan, Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Sorotan Bele, Mikel Markez, Su Ta Gar eta Doctor Deseo.

Proiektua 2020an sortu zan, hainbat belaunalditako euskal artisten topagune lez, bertsino sinfonikoan. Tom Lizarazu BULEGO taldeko abeslariagaz berba egiteko aukerea izan dogu Lau Haizetara irratsaioan, eta azaldu dauanez, oraindik ez gara konturatzen honek daukan handitasunaz, euskal kulturaren erakusle dana. Gogoratu behar dogu, sarrerak atara eta berehala agortu zirala. Tomek azpimarratu dau artista lez “gozada” dala txikitatik jarraitu izan dauazan artistakaz eszenatokia eta kamerinoa konpartidu ahal izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00