Euskofederpen alkartea Eibarren ari da gaur Nagusien Eguna ospatzen. Goizeko hamaika ta erdietan hasi da ekitaldia Astelena pilotalekuan. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako nagusiak batu dira bertan. Igaz Durangon egin zan topaketea eta oso ondo joan zanez barriro egitea erabagi dabe. Euskofederpen fundazinotik Joxe Agustin Arrietak esan deusku, topaketea izateaz gain, erreibindikazinorako gunea be badala gaurko ekitaldia. Alkartegintza eta boluntariotza aldarrikatuko dira. Adinekoak alkar ikusi eta euren artean bizitzeko gogoa suspertzea lortu gura dabez. Joxe Agustin Arrietak esan dauanez, jubilatu eta gero bizitzaren beste etapa bat hasten da. Imanol Pradales lehendakaria izango da Eibarren, nagusien topaketeari amaierea emonaz.
Telefono dei solidarioak
Etzi, bitartean, Nagusilanek antolatuta Dei Solidarioen Maratoia-Zilarrezko Haria ekimena egingo da. Donostian, Miramar jauregia, call-center solidarioa bilakatuko da 12 orduz. Bitarte horretan, teléfono deiak egingo jakez bakarrik bizi diran adinekoei. Nahi ez dan bakardadea ikusaraztea da asmoa. Joserra Ezenarro, Nagusilan ekimeneko kideak azaldu deuskunez, ekimen hau 2000. Urtean hasi zan baina Covid garaian bultzadea emon eutsen. Aplikazinoa be badago edozein unetan bakarrik bizi nahi ez dauan pertsona bateri telefonoz deitu eta alkarrizketa bat izateko. Zerbitzua hasi zanetik 360 mila dei baino gehiago egin dira. Aurten bakarrik 24 mila dei egin dira eta 120 boluntario dabiz horretan. Alkarrizketa honeetan ez da aholkurik emoten, alkarrizketa hutsak dira. Etzi, urriaren 3an, hamabi orduko maratoia egingo da nahi ez dan bakardadea ikusarazoteko.