Euskal industriaren gorakadak Gaztelako herritar askoren migrazinoa eragin eban

Jon Maiak, Xabier Aierdik eta Txelu Angoitiak aurkeztu dabe

“Trenak ekarritakoak”, Durangoko 50eko eta 70eko hamarkadetako migratzaileei buruzko dokumentala

Trenak Ekarritakoak dokumenatalaren aurkezpen prentsaurrekoa / Muga Kultura agerkari digitala

Durangoko Udalak gaur aurkeztuko dau “Trenak ekarritakoak” dokumentala. Txelu Angoitia durangarrak egindako lana da.  Bertan, 50eko eta 70eko hamarkaden  artean espainiar estaduko hainbat lekutik Durangora etorritako pertsonen testigantzak jasotzen dira. Ikus-entzunezko piezak 40 minutu inguru irauten dau, eta parte hartzen dabe jatorri desbardineko zortzi durangarrak Galizia, Extremadura eta Murtziatik etorritakoak dira.   

Txelu Angoitiak zuzendutako dokumentalak protagonistek beren jatorritik alde egiteko izan ebezan kasuistiketara hurbilduko dauz ikusleak. Biztanleriaren sektore horri Durangok eskainitako bizi baldintzak azalarazten saiatuko da. Goizeko Izarretan, Txelu Angotia eta Xabier Aierdi soziologoa izan doguz eta dokumentalaren zein migrazinoen inguruan zehaztasunak emon deuskuez.

Aurkezpena, gaur izan da Durangoko Plateruena kultur aterpean. Jon Maia bertsolariak zuzenduko dau ekitaldia, eta Xabier Aierdi soziologian doktore eta migrazinoen ikerketan erreferentea danak hartu dau parte. Horrez gan, Xabier Aburruzaga trikitilariak eta Gaspar Rodriguez flamenko gitarristak zein Aritz Lasarguren dantzariak eta Andaluziako Kultur Etxeko La Jara taldeak musika eta dantza emonaldi ezbardinak eskaini dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00