
Prest dago Bilbon, 11. Loraldia. Euskal kultura garaikidearen topagune nagusia martiaren 10etik 30era bitartekoa izango da. Loraldia, urtez urte haziz joan dan festibala da. Euskerazko sorkuntza lanen erakusleiho izateko sortu zan Bilbon. Gaur egun, Zaratamon, Arrigorriagan, Lekeition edo Iruñean be egin izan dabez ekitaldiak. Trikua esnatu da dogu aurten, Loraldiaren leloa, Bernardo Atxagaren metaforan oinarrituta. Martiaren 10etik 30era bitartean, euskeraz sortutako kulturearen uriburua izango da Bilbo. Amaia Ocerin komunikazino arduradunak esan deuskunez danetarik izango da.
Omenaldia Jonan Ordorikari
Unai Elorriaga, Edorta Jimenez, Gorka Urbizu, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza, Anari, Rafa Rueda, Tapia eta Leturia… izen handi asko aurten be. Martiaren 12an Jonan Ordorikaren omenez kontzertu berezia izango da. Hiru Truku taldea barriro batuko da kontzertu honetarako. Loraldiak ekoizpen propioak eskeiniko dauz aurten be, Xiberoa kantuz loraturik eta Kristalezko Zooa hain zuzen. Igaz, Goroldiorik ez proposamenaren lehenengo edizinoa egin zan eta aurten errepikatu egingo da. Bilboko Arnaitz mendira egingo da ibilaldia. Aipatzekoa, aurten, Bilboko Alkarte Filarmonikoaren egoitzan be izango direla Loraldiko saioak. Azkenik, martiaren 15ean Lorazainen eguna ospatuko da. Haatik dantza taldearen emonaldia izango da egun horretan. Bilboko Metroak be Loraldia geltokia izango dau aurten, Moyuako metro geltokia hain zuzen. www.loraldia.eus web orrialdean informazino guztia eta sarrerak salgai.