'A por ti', Tritones taldearen lan barria

Bihar, martiaren 31n, aurkeztuko dabe lana Bilboko Hika ateneoan

Tritones: “Diskoa pandemiak sortu deuskuzan frustazinoen aurrean eskape garrasi bat izan da”

Tritones taldearen bisitea izan dogu gaur Bizkaia Irratian. Dani Iglesiasek (kitarra eta abotsa), Juan Gentilek (baxua) eta Mikel Zubiriak (bateria) osotutako hirukote donostiarrak lan barria dakar, A por ti izeneko EPa.

Tritones taldea 2015ean sortu eta 2016.urtean Nada que perder bere lehenengo diskoa kaleratu eban. Berehala kontzertuak egiteari ekin eutsen lana aurkezteko. 2020ko martian, pandemiak eztanda egin ebanean, taldea birmoldatze prozesuan egoan. Halanda be, egoereari aurre egin eta aurrera egiteko hautua egin eben. Eta erabagi horren ondorioa da A por ti lan barria.

Bost rock abestik osotuten dabe EPa. Taldearen lanik koralena dala esan deuskue Mikelek, Juanek eta Danik. Lan egiteko modua goitik behera aldatu dabela azaldu deuskue, orain sortzeko modua askoz koralagoa, irekiagoa izan dala eta hori azkenengo emaitzan isladatu da. A por ti lan hau Jon Vidaurrek grabau eta nahastau dau MUIR estudioetan.

Bihar, martiaren 31n, Bilboko Hika ateneoan izango dira lana aurkezten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular