Xabier Gonzalez Santamaria Deustuko Unibertsidadeko kirol fakultadeko irakasleak Mushing-ari buruzko tesia aurkeztu barri dau eta hezkuntza programa bat garatu dau, txakur-krosa sustatzeko. Txakur-krosa txakurragaz menditik egiten dan kirola da eta hemendik aurrera Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan eskainiko da. Bizkaian txakur-krosaz lotuta klub bi dagoz. “Txakur bategaz edo bigaz egiten da normalean eta kirol errez bat da. Arnas arazorik ez daukan edozein txakurrek parte hartu leike” esan deusku Gonzalez Santamariak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.
Txakur-krosa eskola kirolean sartzea lortu dabela esan deusku Gonzalez Santamariak. Era berean, berbaldi batzuk emon dabez institutu batzutan, Arrigorriagan eta Igorren, besteak beste. Arrigorriagan, Mendikosolo parkean, txakur-krosean arituteko formazinoa eskaintzela dabela gaineratu dau.